Boxleya

boxleyEguraldiak lagundu ez arren, azken larunbat honetan proba ikusgarriaz gozatu ahal izan genuen Olinpiadetan.

15:00tan jarri zuten kedada Putreak eta Pelotoia taldeek, taldeei probaren nondik norakoak azaldu eta tandak zehazteko.

Talde bakoitzak bi tandatan parte hartu behar zuen, eta bi tanda horietako 8 denbora onenak final laurden, erdi final eta finalean lehiatu bearko ziren.

Proba oso ikusgarria izateaz gain, aurtengo Olinpiadetan proba guztietan gertatzen ari den bezala, polemikoa ere izan zen. Hala ere, pertsona jakin batzuen jarrera negatiboki azpimarratu nahiko genuke, errespetua faltatzera ere ailegatu baitzen jendea. Dena den, orokorrean proba pike sanoekin ospatu zen, eta denetan onenak Hortzak Estutukoak izan ziren.

Tandetan, bi taldeek hartzen zuten parte bata bestearen aurka. Hasteko, talde bakoitzeko partaide bana txalupa batean bota behar zen “Kamikaze”-tik, aldaparen bukaeran jarrita zeuden lasto fardoekin txokatu arte. Hortik, zakuen probara joan behar ziren. Bertan bina taldekide zituzten itxoiten, eta hiruren artean zaku karrera egin behar zuten.

Hau bukatuta, “Kamikaze”-tik botatako partaide berdina soka baten laguntzaz aldapa batetik igo behar izan zuten taldeko beste lau pertsonek.

Arratsalde oso polita atera zitzaigun, eta benetan zoriontzekoa Pelotoia eta Putreak taldeek egindako lana montajean!!

Besterik gabe, hau da azken larunbat honetako sailkapena:

1.Hortzak estutu, 25 puntu.

2.Pabo Rangers, 22.

3.Borboitarrak, 22.

4.Brugalkaba, 22.

5.Salda parranda ta gero, 20.

6.Kamon Tutankamon, 20.

7.Ardi galduak, 20.

8.Putreak, 20.

9.Lau Katu Karakolinpikoak, 18.

10.Konfusioa, 18.

11.Mongi nago, 18.

12.Piztiak eta Ederrak, 18.

13.Inpernuko larroxak, 18.

14.Los Zetas, 16.

15.Izenik pe!, 16.

16.Xatorkeitan, 16.

17.Apatxeak, 16.

18.Balletan jarrai, 16.

19.Hernaniharrak, 14.

20.Olkis & Mondejus, 14.

21.Pelotoia(deskalifikatuak), 10,1.

Utzi iruzkina