3.Asteburua

GOIZA

Azkenean euriak errespetatutako Olinpiaden egun bat, bazen garaia!

Goizeko 10:30tan hasi zen jendea gerturatzen tilos aldera. Urduritasuna nabari zen, jokuen nondik norakoak oso ondo ez zirelako ezagutzen.

Behin probak ezagutu ta gero, jolasei ekin zitzaien. Makina bat komeri izan zituzten gazteek masa jolasean, baita momi karreran ere, 10 buelta eman eta gero makilaren inguruan zeri buruzko mimika egin ez zekiela ere geratu baitzen jendea. Batek baino gehiagok mina izango du oraindik, eukitako erorketen ondorioz… Mozkor karrera eta mimika probak azkarren bukatzen Pelotoia eta Salda badago taldeak izan ziren. Bien artean finala jokatu ondoren, Salda badago atera zen garaile. Nola ez, “tongo”aren oihuak ere entzun ahal izan ziren, azken hauek baitziren asteburuko antolatzaileak.

Bi proba hauetaz gain, dantza erotikoa geratzen zen bukatzeko. Ikusgarria izan zen, irabazleek ordu erditik gora iraun baitzuten. Nahiz eta proba puntuagarria ez izan, irabazleei 3 punturekin saritzea erabaki da, erakutsitako trebezia dela eta.

ARRATSALDEA

Eguerdian nahikoa deskantsatu eta gero, arratsaldeko probekin hasteko prest zeuden taldeak. Arazo batzuk medio, goizago hasi behar izan zen, ordubete lehenago hain zuzen ere.

Talde batzuk asko sufritu zuten markatutako etapa, aldapetan bati baino gehiagori burutik pasa zitzaiolarik bizikletatik jaitsi eta oinez egitea geratzen zitzaion bidea.

Hala ere, denek bukatu ahal izan zuten etapa, eta denen artea argi eta garbi, Olkis & Mondejus taldea izan zen, bigarrenari minutu erdi inguru atereaz. Ikusgarria!

Bizikletaren ondoren, korrika saioaren txanda ailegatu zen. Hiru taldenaka atera ziren, eta talde bakoitzak bi korrikalarirekin parte hartu zuen. Bertan azkarren Brugalkaba taldea izan zen.

Puntuaketa egiteko garaian, goiza eta arratsaldea banandu dira. Goizeko probekin batazbestekoa egin da, eta arratsaldekoarekin berdin. Hortaz, honela geratu ziren puntuak.

Asteburuko sailkapena (Goizeko puntuak+arratsaldekoak):

1.Salda badago, 65 puntu.

2.Hortzak estutu, 60+3

3.Izenik pe, 60.

4.Brugalkaba, 55.

5.Olkis & Mondejus, 55.

6.Pelotoia, 50.

7.Aizkorak zorroztu, 50.

8.Karakolinpikoak, 45.

9.Txotx deiak, 45.

10.Hernanik kani, 40.

11.Putreak, 40.

12.Poliki-poliki, 30.

13.Ez dia presentatu, 30.

14.Ardi galduak, 30.

15.Trufas to furius, 30.

16.Xatorkeitan, 30.

17.Gautxoriak, 25.

18.Mongi nago, 25.

19.Ondoloin… parranda ta gero, 20.

20.Sidreros go home, 20.

21.San Pankraziusak, 20.

22.Bixi-bixi, 20.

23.Urumea kaga y mea, 20.

24.Upeliotarrak, 15.

25.Nola leike, 15.

26.76/12, 15.

27.Sabotaje reformau, 11.

28.Porroskeriak, 5.

29.Piztiak eta ederrak, 1.

Utzi iruzkina